Ongi etorri Gurasoen Txokora!
Hemen aurkituko duzu Eusferan parte hartzeko 2 moduen inguruko informazioa guztia.
ETXEAN ETXEKOEKIN EGITEKO MISIOAK
ZEIN IZANGO DA ZUEN MISIOA?
Etxekoekin gauzatzeko moduko porposamenak, MISIOAK, proposatuko dizkizugu atal honetan.
Zein misio proposatzen dizkizugun jakiteko, bete azpiko galdetegi laburra eta ekin unibertso euskaldunago batetarako zuen bidaia!
OHARRA: Misioak pantailan ikusteaz gain, ematen duzuen emailean jasoko dituzue, eskura edukitzeko!
HERRIAN DENOK ELKARREKIN PARTE HARTZEKO EUSPAZIOAK
DENOK ELKARREKIN PARTE HARTZEKO GUNEAK: EUSPAZIOAK!
Maiatzaren 7tik 17ra, euskaraz hitz egiteko aproposak diren familientzako elkarguneak sortuko dira herrietan: EUSPAZIOAK!
Euspazioak, beraz, herriko haurren eta gurasoen elkarguneak izango dira. Elkargune horiek ekintza zehatzen bueltan antolatuko dira.
Mota ezberdinatakoak izan daitezke (irteerak, sukaldaritza edo pintaketa tailerrak, ibilaldiak… aisialdiko elementu ezberdinei lotutako proposamen dibertigarriak eta gozagarriak…).
Baina guztiek 3 elementu izango dituzte komunean:
- Haurrak eta gurasoak elkarrekin parte hartzea proposatzen dute. Denok elkarrekin gozatzeko aukera ematen dute, beraz!
- Parte-hartze aktiboa sustatuko dute. Inork ez du aspertzeko betarik izango, alegia!
- Euskara izango ekimenaren erdigunean, eta euskarara hurbiltzeko aukera eskainiko dute modu atseginean, euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoei ere espazio hauetan parte hartzeko aukera zabalduz.
Bilatu euzpazioen ekitaldiak
Eusfera non?
ARABA
- Añanako kuadrilla
- Arabako Lautada
- Arabako Mendialdea
- Gasteiz (7 auzo edo zonaldetan)
- Gorbeialdeko kuadrilla
- Lapuebla de Labarca
- Laudio
- Trebiñu
BIZKAIA
- Abanto-Zierbena
- Arrigorriaga
- Barakaldo
- Bilbo (Deustu)
- Busturia
- Durango
- Erandio
- Ermua
- Etxebarria
- Fruiz
- Gatika
- Getxo
- Gizaburuaga
- Leioa
- Lemoa
- Mungia
- Portugalete
- Santurtzi
- Sondika
Gipuzkoa
- Aduna
- Albiztur
- Alegia
- Alkiza
- Altzo
- Amasa-Villabona
- Amezketa
- Andoain
- Anoeta
- Arrasate
- Asteasu
- Astigarraga
- Baliarrain
- Belauntza
- Berastegi
- Bergara
- Berrobi
- Bidania-Goiatz
- Donostia (9 ikastetxe)
- Elduain
- Elgoibar
- Gaztelu
- Hernani
- Hernialde
- Ibarra
- Ikaztegieta
- Irura
- Larraul
- Leaburu-Txarama
- Legazpi
- Lezo
- Lizartza
- Oiartzun
- Orendain
- Orereta
- Orexa
- Pasaia
- Soraluze
- Tolosa
- Zizurkil
Lapurdi
- Ahetze
- Baiona
- Bidarte
- Bokale
- Hazparne
- Lekorne
- Urruña
- Ziburu
Nafarroa
- Altsasu
- Antsoain
- Aranguren Ibarra
- Ardanatz Izagaondoa
- Areso
- Atarrabia
- Berriozar
- Burlata
- Caparroso
- Doneztebe
- Elizondo
- Erronkaribar
- Etxalar
- Gares
- Iruñea (6 auzo)
- Irunberri
- Irurtzun
- Larraun-Lekunberri
- Leitza
- Lizarra
- Lodosa
- Mendigorria
- Noain
- Sarriguren
- Sartaguda
- Sesma
- Zangoza
- Zaraitzu
Nafarroa Beherea
- Baigorri
- Donibane Garazi
- Oztibarre
GUREKIN HARREMANETAN JARRI NAHI?
Galderaren bat, ekarpenen bat...baduzu, utzi zure emaila eta zurekin harremanetan jarriko gara!